Zirkua kalera atera nahi dute
'Circo a escena' konpainiaren bi emanaldi egingo dituzte Egian: lehena, Blas de Otero plazan; bigarrena, berriz, Gazteszenan.
Gaur bertan eta hilaren 28an, akrobaziak, txotxongiloak eta maskarak dituzten bi ikuskizun izango dira Egian, ‘Circo a Escena’ zirkuituaren eskutik. Zirkuitua 2021ean sortu zen, zirkuaren sektore profesionala indartzeko eta haren ikusgarritasuna eta kontratazioa indartzeko. Hala, geroztik, Espainiako estatuko hiri askotako kaleak eta plazak girotu dituzte, ikus-entzuleengana iritsi eta afizioa errotu dadin.
Lehen emanaldia, arratsaldeko 19:00etan egingo dute Blas de Otero plazan. Bertan, Kavauri Proiektuak Lullaby ikuskizuna erakutsiko du, akrobata eta guraso hasi berri den bikote baten istorioa kontatzeko: “Dena kontrolpean dagoela dirudi, baina gaur haurtxoa ez da erraz jartzen ari, eta ikuskizunak hasi egin behar du. Beraz, ez dago beste aukerarik: Orgatxoa hartu eta pistara ateratzen dira”, iragarri dute antolatzaileek.
Haurraren bitartez, eta sortuko diren egoerak eraginda, helduleku andana izango dituzte bi artistek jauzi frenetikoa eta akrobaziak egiteko: «gaur egun zailena ez dira hilkorrak eta piruetak, kontziliazioa baizik. Eta horrela, kaosa eta baldarkeria komedia bihurtzen dira azken helburura iristeko: ikuskizuna biziraun ondoren amaitzea», adierazi dute antolatzaileek.
Hurrengo emanaldia berriz, hilaren 28an izango da, Gazteszenan. Arratsaldeko 17:30ean ‘Solo’ ikuskizuna eskainiko dute, txotxongilo, maskara, objektuen manipulazio eta komikotasunarekin. “Proposamen polita”, antolatzaileen arabera, protagonistak bakardadea eta errutina irudimenez eta umorez defendatu beharko baititu. Hiru urtetik gorako haurrentzat gomendatu dute eta 45 minutuko iraupena izango du.