'Gurpilak sutan' saioa estreinatu du Hamaika telebistak
Ekhiñe Atorrasagasti kazetari donostiarra da programaren aurkezlea, eta bizikletarekin Nafarroan barrena ibiliko da.
Dagoeneko sarean ikusgai dago Gurpilak sutan saio berriaren lehen atala. Atzo estreinatu zuen Hamaika telebistak, eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetari donostiarra da aurkezlea. Bizikleta hartuta, Nafarroan barrena ibiliko da toki, monumentu eta paisaia esanguratsuak erakusteko.
Lehen atalean, Lizarraldea zeharkatu du Atorrasagastik Vianatik Lizarrara bitarte. Bargota, El Busto, Los Arcos, Monjardin, Jurramendi eta Iratxeko monasterioa ezagutzeko aukera izan du. Bidean hainbat protagonista topatu ditu, tartean, Ekain Ormazabal artzain donostiarra.
Hamaikak asteazkenetan eskainiko du saioa, 22:00etan, eta, biharamunean, nahieran ikusi ahal izango da telebistaren webgunean eta Youtube kanalean.