Mikel Oiartzabal baja izango da hainbat astetan
Denboraldiaren lehen asteak ez dira xamurrenak izaten ari Realarentzat. Imanolen taldeak Traoreren bajaren berri izan zuen duela egun batzuk. Maliko jokalariak belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta lehiaketatik kanpo geldituko da denboraldi osoan. Azken orduetan, berriz, kapitainak piztu ditu alarma guztiak. Mikel Oiartzabal herrenka atera zen Sebiako eta Espainiako selekzioen norgehiagokaren azken minutuetan, eta taldeko entrenatzaileak jakinarazi dutenez, “orkatila larri bihurritu du”.
Ezker hegaleko jokalariak Espainiako Selekzioaren kontzentrazioa utzi du eta Donostiara bueltatu da. Realeko iturriek jokalariaren diagnostikoa berretsi dute, eta jokatu gabe egongo den epea zehaztu ez duten arren, beste jokalari batzuen antzeko aurrekarien arabera, hiruzpalau astez egongo da jokatu gabe.