Kontxako Banderako jardunaldi erabakigarria hemen da
Heldu da eguna. Gaur erabakiko da 2024ko Kontxako Bandera zein traineruk irabaziko duten. Hiru traineru donostiarrak ohorezko txandan lehiatuko dira, baina denek ez dituzte, ordea, irabazteko aukera berak. Egun lainotsua atera bada ere, arraunean aritzeko baldintzak ez dira txarrak, eta ez da gorabehera handirik aurreikusten eguraldiari eta itsasoaren egoerari dagokionez.
Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak da emakumezkoen bandera irabazteko faboritoa, bederatzi segundoko aldea atera baitzion lehenengo jardunaldian Oriori. Donostiarra ia hamalau segundora gelditu zen eta Tolosaldea hamabira. Lau horiek lehiatuko dira ohorezko txandan, eta Astillero, Chapela, Hibaika eta Kaiku; 11:00etan abiatuko dira kontsolazio txandakoak eta 11:30ean ohorezko txandakoak. Jarraian, txanda bakoitzeko kale banaketa:
Kontsolazio txanda
1. Kaiku
2. Chapela
3. Hibaika
4. Astillero
Ohorezko txanda
1. Orio
2. Tolosaldea
3. Donostiarra
4. Donostia Arraun Lagunak
Gizonezkoetan, Donostiarra ohorezko txandan lehiatuko da, baina zaila izango du banderarengatik borrokatzea. Izan ere, Urdaibai izan zen azkarrena pasa den igandean, Zierbenari hamalau segundoko aldea aterata, Donostiarrari hamabostekoa eta Oriori 25ekoa. Lau horiek arituko dira ohorezko txandan, 12:30ak aldera; kontsolazio txanda, aldiz, 12:00etan hasiko da, eta Hondarribia, Kaiku, Getaria eta Cabo arituko dira. Jarraian, txanda bakoitzeko kale banaketa:
Kontsolazio txanda
1. Cabo
2. Kaiku
3. Hondarribia
4. Getaria
Ohorezko txanda
1. Zierbena
2. Urdaibai
3. Orio
4. Donostiarra