Sagardoa kopan eta pintxoa eskuan, giro aparta aurten ere Donostiako Sagardo Egunean
Sagardo Eguna izan ohi da Donostiako Euskal Jaietako egun arrakastatsuenetako bat, eta aurten ere hala izan da. Larunbatean egin zuten Parte Zaharreko Plaza Berrian, eta giro aparta izan zen.
Azken urteotako joerari jarraituz, aurten ere sagardoa kopan edan zuten Plaza Berrira bertaratutakoek; Gipuzkoako 34 sagardogileren edaria dastatzeko aukera izan zuten. Bestalde, sagardoak mokadu bat jatea eskatzen duenez, ez ziren gutxi sabela betetzeko aukerak Plaza Berrian, eta hori guztia zuzeneko musikak girotuta.
Jarraian, Aratz Garcia Zaldua argazkilariak ondutako irudi bilduma ikus dezakezue: