Zinemaldiko programazioa, osorik
Zinemaldiak gaur argitaratu du aurtengo edizioko programazioa osorik. 600 emanalditik gora izango dira zortzi egunetan. Sail Ofizialean 22, Zuzendari Berrietan hamabi, Perlaken hamazazpi eta Zinemiran bederatzi. Euskarazko, edo partzialki euskarazko, hamahiru film izango dira aurten. Hona hemen programazioa osorik.
Eta hona hemen, egunez eguneko programazioa.
Sarrerak, asteburua
Sarrerak larunbatetik aurrera (hilaren 14a), eskuragarri egongo dira Zinemaldiak Kursaalen gaitzen duen informazio gunean (zabalik 16tik 21era 09:00etatik 20:00etara eta 22tik 30era 08:30etatik 22:00etara).
Sarreren salmenta orokorra igandean –hilaren 15ean– goizeko 09:00etan hasiko da. Egun horretan Zinemaldiaren lehen hiru egunetarako sarrerak erosi ahalko dira (ostirala 20, larunbata 21 eta igandea 22); astelehenean, hilaren 16an, bestalde astelehenerako (hilaren 23a), astearterako (hilaren 24a) eta asteazkenerako (hilaren 25a) sarrerak erosi ahalko dira, aurreko jardunaldietarako eskuragarri geratzen diren sarrerez gain; eta, azkenik, hilaren 17an (asteartean) jarriko dira salgai, ostegunerako, ostiralerako eta larunbaterako (hilaren 26a, 27a eta 28a) sarrerak, baita gainerako saioetarakoak ere.
Joan Zinemaldira Irutxulorekin
Aurreko urtean bezala, aurten ere, jatorrizko hizkuntza euskara duten filmetarako eta euskarazko azpidatziak dituzten saioetarako sarrerak emango dizkizuegu, iragartzen joango garen zozketen bidez. Ondorengo sailetan izango dira sarrerak: Sail Ofizialeko K1eko saio guztiak eta Perlak, New Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Culinary Zinema eta Atzerabegirakoaren hiruzpalau filmen saio bat edo bi.