Frankismoaren biktimak oroitu dituzte udal ordezkariek
Donostiako Memoria Historikoaren Eguna da gaur, eta 88 urte bete dira tropa frankistak hirira sartu zirenetik. Hori dela eta, urtero bezala, lore eskaintza egin dute udal ordezkariek Ijentea kaleko Dual monolitoan, 36ko gerraren eta frankismoaren biktimak oroitzeko.
Ekitaldian Donostiako Udaleko udalbatza osoak hartu du parte, Ion Gambra Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendari nagusiarekin batera. Bertan, Luisa eta Cuco Perez entzun ahal izan dira, erbesteratuen ondorengoak eta Allez, Allez…! Frantziako kontzentrazio esparruetako errefuxiatuen kantutegiaren egileak.
Era berean, oroimenaren inguruko elkarteetako ordezkariek eta hainbat herritarrek bat egin dute Memoria Historikoaren Kontseiluak deitutako ekitaldi honekin.