Genozidioaren Biktimen Elkarteak frankismoaren biktimak oroitu ditu
Genozidioaren Biktimen Elkarteak frankismoan Donostian eraildako herritarrak omendu zituen atzo iluntzean, armada frankista Donostian sartu zen 88. urteurrenean. Beste urte batez, Ijentea kaleko Dual eskulturan bildu ziren biktimen senideak, hainbat udal taldeko ordezkariak eta hiritar multzo bat. Agintari politikoek goizean lore eskaintza egin zuten leku berean.
Ekitaldian frankismoak eragin zuen sarraskian erail edo desagerrarazi zituzten ia 400 pertsonak omendu zituen biktimen elkarteak. Lore eskaintzaz gain, agurra dantzatu zuten eskulturaren aurrean.