Koxk! festa solidarioa Intxaurrondon ospatu du Zaporeak elkarteak
Zazpigarrenez, Koxk! festa solidarioa ospatu du Zaporeak elkarteak, errefuxiatuekin Lesbosen (Grezia) egiten duen lana ikusarazteko eta bere jardunarekin jarraitu ahal izateko dirua biltzeko. Igande goizean egin zuten jaia, Intxaurrondoko Bernart Etxepare plazan; hain zuzen ere, auzo horretan jaio zen Zaporeak. Egun, Lesbosen, 3.000 otordu baino gehiago banatzen ditu egunero elkarteak.
Janari postu ugari jarri zituzten plazan, eta pintxo dastaketa, Idiazabal gaztaren Juan Mari Arzak Sari Nagusiaren banaketa, sukaldarien erakustaldiak, argazki erakusketa eta kale animazioa izan zituzten. Besteak beste, bertan izan ziren Eneko Goia alkatea, Donostiako EH Bilduko ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako agintari batzuk.
📸Aurten ere intxaurrondon Koxk! egin diogu elkartasunari @ProyectoSabores|en alde. Una mañana de solidaridad para seguir apoyando el proyecto solidario de Zaporeak #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/hONuhKiQZ7
— Eneko Goia Laso (@EnekoGoia) September 15, 2024
Beste urtebetez, Koxk!
— EH Bildu Donostia (@ehbildudonostia) September 15, 2024
Beste urtebetez “hozka egin diogu elkartasunari” @ProyectoSabores -en eskutik, Intxaurrondon.
Balioan jarri dugu 10 urtez Zaporeak ekimena Lesbosen bizi diren errefuxiatuen bizitzak duintzeko egiten ari den lana, egunero 3000 otordu eskainiz. pic.twitter.com/4XxbpmY0nO