Jaione Camborda izango da Zinemaldiko epaimahaiko burua
Jaione Camborda donostiarra izango da 72. Zinemaldiaren Sail Ofizialeko epaimahaiburua. Urrezko Maskorra irabazi zuen iaz Cambordak, O corno filmagatik, eta sari hori eskuratu zuen lehen euskal emakumea izan zen. Cambordarekin batera izango dira: Leila Guerriero idazle eta kazetari argentinarra, Fran Kranz aktorea, Christos Nikou zuzendari greziarra, Ulrich Seidl zinemagile austriarra eta Carole Scotta ekoizle frantziarra.
Osatu dira gainontzeko epaimahaiak ere:
- Philippe Bober, ekoizle eta banatzailea, Frantzia (epaimahaiburua)
- Eduardo Crespo, zuzendari eta programatzailea, Argentina
- Jessica Kiang, kritikari eta programatzailea, Irlanda
- Izibene Oñederra, zinemagilea, Azkoitia.
- Aulona Selmani, zuzendaria, Suitza
- Fernando Juan Lima, zinema-kritikaria, Argentina (epaimahaiburua)
- Pedro Hernández Santos, ekoizlea, Espainia
- Valentina Maurel, zuzendaria, Costa Rica
- Emilie Bujès, Visions du Réel zinema-jaialdiaren zuzendaria, Suitza (epaimahaiburua)
- Santiago Loza, zinemagilea, Argentina
- Hrönn Kristinsdóttir, ekoizlea, Islandia
- Itziar Lazkano, aktorea (epaimahaiburua)
- Joseba Lopezortega, ZINEBIren zuzendaria
- Izaskun Rodríguez, kazetaria