'Lost Letters' ballet emanaldia eskainiko du Lucia Lacarrak Kursaalean
Lucia Lacarra dantzaria Kursaalean izango da azaroaren 22an, Lost Letters ballet ikuskizuna aurkezten. 19:30ean izango da, eta sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko. Matthew Golding dantzari eta koreografoarekin batera sortu du lan hau Lacarrak, eta musikan, berriz, Sergei Rachmaninov eta Max Richter arituko dira.
Honela dio ikuskizunaren sinopsiak: Lehen Mundu Gerrako Frank Bracey artillariak bere emazteari idatzitako gutun batean oinarritua, ‘Lost Letters’ emanaldiak emakume horren patua nola aldatuko litzatekeen irudikatzen du, baldin eta bere senar maiteak idatzitako gutun hori bere eskuetara iritsi izan ez balitz. Galdutako loturen inguruan murgiltzen da lana, eta komunikazioak duen ahalmenaren inguruko gogoeta bultzatzen du.