EPE-IBAIA elkarteak zuzendaritza batzordea berritu du, donostiarren presentziarekin
Euskal Herriko ikus-entzunezko ekoiztetxeen elkartea da EPE-IBAIA. Gaur goizean ezohiko batzar orokorra egin dute Donostian, eta datozen lau urtetarako zuzendaritza batzordea aukeratu dute. Tartean donostiarrak diren hainbat ekoiztetxe eta ekoizle daude.
Elkarteko gobernu organoa enpresa hauek osatuko dute: Carlos Juarez (Basque Films), Jone Landaluze (Dibulitoon Studio), Ainhoa Andraka (Doxa Producciones), Eduardo Carneros (Euskadi Movie AIE), Koldo Zuazua (Kowalski Films), Iker Ganuza (Lamia Producciones), Miren Berasategi (Lotura Films), Ander Iriarte (Mirokutana), Leire Apellaniz (Sr&Sra), Marian Fernandez (Txintxua Films) eta Ivan Miñambres (Uniko Estudio Creativo).
Datozen asteetan egingo da zuzendaritza batzordearen lehen bilera, eta bertan elkartearen datozen bi urtetarako presidente berria aukeratuko dute. Era berean, elkartearen lehentasunezko jarduera ildoak definitzen hasiko dira, bategitea eragin zuten funtsak garatuz eta lidergo papera bereganatuz euskal ikus-entzunezko sektoreak erakundeen eta sektoreko eragileen aurrean duen elkarrizketan.
Gogoratu behar da EPE-IBAIA elkarteak Zinemira saria banatzen duela Zinemaldian.