Txispas ilustratzailearen 65 bineta aukeratu ditu Udaltzaingoak
Bat ez, dagoeneko bi dira Donostiako Udaltzaingoak antolatu dituen erakusketak. 175. urteurrena ospatzen jarraitzeko, Txispas eta Udaltzaingoa erakusketa aurkeztu dute, eta Okendo Kultur Etxean ikus daiteke azaroaren 20ra bitarte.
Udaltzaingoak bere historia erakutsi nahi du azken hamarkadatan Adolfo Luzuriaga Txispas ilustratzaile eta kazetariaren hainbat bineta umoretsuren bitartez. 65 binetek osatzen dute, hain zuzen ere, Txispasek berak eta Udaltzaingoak ia 400 binetetatik aukeratuta dituztenak. Guztiak azken hamarkadatan argitaratutakoak dira.
Pasa den astean, Udaltzaingoari buruzko argazki erakusketa inauguratu zuten Garbera merkataritza zentroan.
Udaltzaingoak beste erakusketa bat antolatu du bere historia erakusteko. Lehengo astean Garberan irekitako erakusketaren ondoren,
Erakusketa gaur goizean ireki da, eta bertan parte hartu dute Udaltzaingoaren zuzendari Jon Udakiolak, Segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko zuzendari Martin Ibabek, ilustradore eta kazetari Adolfo Luzuriaga “Txispas”-ek eta Udaltzaingoaren zuzendaritza-taldeko hainbat kidek.
Erakusketa Okendo Kultur Etxearen lehen solairuan egongo da ikusgai azaroaren 20a arte, eta bertan ere, Udaltzaingoaren bi kasko historiko ikusteko aukera dago.