Zikoinek Zorroaga eta Anoeta ingurua hartu dute
Migrazio garai bete-betean daude hegazti espezie asko, eta batzuk Donostia hautatzen ari dira atseden hartzeko. Hain zuzen ere, azken orduotan, koartza zuri talde bat ikusi ahal izan da Gladys Enean, eta zikoina talde handi bat Zorroaga eta Anoeta inguruan.
Zikoinei dagokienez, 60 bat aleko taldea da eta ostegunetik daude hirian: Zorroagako elizako teilatuan —Arazadi zientzia elkartearen egoitzan— zein Anoeta estadioko goialdean ikusi ahal izan dira, atseden hartzen. Ekialdetik datoz migrazioan eta indarberritu bezain laster jarraituko dute euren bidea, tenperatura beroagoen bila hegoalderantz, Afrika aldera.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako irudiak ikus ditzakezue: