Udako Masterraren txapela Etxegaraik eta Gamindek jantzi dute
Emakume Master Cupen Udako Masterraren finala jokatu zuten atzo, Atano III.a frontoian. Bi bikote aritu ziren parez pare, Maddalen Etxagarai eta Enara Gaminde urdinez, eta Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara gorriz. Partida bizia jokatu ondoren, urdinek jantzi zuten txapela (22-12).
Adin guztietako 1.098 ikusleren aurrean jokatu zen finala, giro ederrean. Bi bikoteak maila onean aritu ziren, baina urdinek gorriek baino akats gutxiago egin zituzten.