Easo Garbia arduratuko da hiriko espazio publikoaren garbiketaz
Donostiako Udalak 16,4 milioi euroko kontratua adjudikatu dio Easo Garbia aldi baterako elkarteari —FCC eta Serbitzu enpresek osaturikoa da—. Hamar urtez, hiriko espazio publikoa garbitzeaz arduratuko da Easo Garbia.
Donostiako kale, bide eta industrialde guztiak garbitzeaz arduratuko dira. Oro har, hiriko espazio publiko guztia garbituko dute, hainbat salbuespenekin: lorategi eremuak, landa izaerako oinezkoentzako bideak eta beste zerbitzu zein erakunde batzuen ardurapekoak diren zonaldeak.