Ramon Labayen saria jasoko du Ramon Agirre aktoreak ostiralean

Ulialde elkarteak Ramon Labayen saria emango dio Ramon Agirre aktore donostiarrari. Ostiralean jasoko du saria Agirrek, Groseko Bermingham kalean. Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta aktoreek jakinarazi dute nor izango den aurtengo sariduna, sare sozialen bidez.
Sariari dagokionez, 2014etik ematen du Ulialde elkarteak, bertako kide zen Ramon Labayenek Donostiako Zinemaldia puntako jaialdien artean kokatzeko egindako lana omentzeko. Ohi bezala, sari banaketaren ekitaldiaren aurretik, Gros auzoko bizilagun eta elkarteko kideekin afari bat egiten da.
Aurreko urteetako saridunen artean daude Loreto Mauleon, Martxelo Rubio, Ane Gabarain, Jon Plazaola edota Itziar Ituño, besteak beste.