Iganderoko kontzertu denboraldia abiatuko dute
Donostiako Udalaren txistulari taldeak iganderoko kontzertu denboraldia hasiko du hilaren 29an. Kontzertuak Plaza Berrian izango dira, udaletxe zaharreko arkupeetan, igandero,
12:15ean hasita. Emanaldietan dantza, kantu, biribilketa edota kontzertu obrak entzuteko aukera eskainiko dute txistulariek; hiru zuloko euskal txirulak jo ditzakeen tankera askotariko musikak.
Ikasturtean eskainiko dituzten kontzertuen eredu da datorren igandeko programa. Dantza doinu ugariz gain —Soka dantza, Orbelaren dantza, Kurrusko, Jose Anton, Pixkana eta Elosu fandango
eta arin-arinak—, kalejira, balts edo hainbat kontzertu obra entzungo dira plazan —Ordoiztik Etxartera, Brokolo; Agustin, Xantin ta Juanjoxe eta Abeslariena—. Horiez gain, atzerriko piezak ere
taularatuko ditu taldeak. Esaterako, Emma polka.