Western garaikideari eskainitako Nosferatu zikloa asteartean hasiko da
Western garaikideari eskainitako Nosferatu zikloa urriaren 2an hasiko da Tabakaleran, The Shootist (1976) filmarekin. Don Siegelek zuzendu zuen filma eta John Wayne du protagonista. Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dute Nosferatu zikloa, Tabakalerarekin eta Institut Valencia de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valencianarekin lankidetzan.
Zikloaren hirugarren eta azken hiruhilekoan hamaika film proiektatuko dira. Ohi denez, sarrerak Tabakaleraren webgunean jarriko dira salgai hilero. Zikloarekin batera bi liburu editatu dituzte, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Lehena, WesternUSA 1962-1992, Nosferatu Bildumako 20. zk., Carlos Aguilarek eta Pablo Fernandezek koordinatu dute. Bigarrena, AEBetako westernpost-klasikoa eta garaikidea, Iñigo Marzabalek koordinatua, Nosferatu Bildumako 12. zk., azaroan editatuko da.
Honakoa da hirugarren hiruhileko programa:
Urriak 2: El último pistolero
Urriak 9: La puerta del cielo
Urriak 16: The Long Riders
Urriak 30: Silverado
Azaroak 6: Dead Man
Azaroak 13: Bailando con lobos
Azaroak 20: Unforgiven
Azaroak 27: El tren de las 3:10
Abenduak 4: Meek’s Cutoff
Abenduak 11: La mujer que camina delante
Abenduak 18: The Wind