Polloe hilerria ezagutzeko bi bisita gidatu eskainiko dituzte
Urriaren 20an eta azaroaren 23an, bisita gidatu bana antolatu ditu udalak Polloe hilerrira. Bisita kulturalak 90 minutu irauten du, eta Oh my walk! elkarteak gidatzen du. Bisitan zehar, hainbat hilobiren misterioak, ahaztutako historiak eta hiriko hilerririk handienaren beste alderdi interesgarri batzuk deskubrituko dituzte bisitariek.
Carlos Garcia Hiri Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, “hilerrian sartzeko beste modu bat da, historia, arte eta bitxikeriaz beteriko leku bat ezagutze aldera. Han daude pertsonaia ospetsuen gorpuzkiak, eta ez soilik Donostiako bizitzaren parte direnenak. Bitxikeria ugari dago ezagutzeko”.
Bisitak doakoak dira, baina beharrezkoa da izena ematea, polloe@donostia.eus helbide elektronikora idatziz edo 943-48 35 40 telefonora deituz. Bata, urriaren 20an egingo da, igandearekin, 11:00etan (euskaraz), eta bestea, azaroaren 23an, larunbatarekin, 16:00etan (euskaraz). Gehienez, hamabost laguneko taldeak izango dira.