Behobia-Donostiak prest dauka bere kamiseta
Horia eta zuria izango dira 59. Behobia-Donostia lasterketako kolore nagusiak. Hain zuzen ere, aurtengo kamiseta aurkeztu berri du Fortuna kluba antolatzaileak, Luanvi markakoa.
“Kamisetek emakumezko zein gizonezko patroiak izango dituzte. Elastikotasun handiko material eta cool-skin teknologiaz eginak dira. Material horrek, izerdia azkar lehortu eta hezetasunik ez egoteaz gain, arintasuna eta leuntasuna ematen ditu. Gainera, flatlock jostura lauen akabera du, kirola egiten den bitartean marruskadurak minimizatzen dituena”, azaldu du Fortunak. Azaroaren 10ean izango da 59. Behobia-Donostia, eta 27.000 lagunek eman dute izena.