Baratze bat abiarazi nahi du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak
Baratze baten kudeaketa jarri nahi du martxan Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak. Jarduera horretan, elikadura eta bizi ohitura osasungarriak sustatzeaz gain, talde lana sustatu eta pertsonen arteko harremanak sortu nahi ditu elkarteak.
Ategorrieta-Uliako mintegietan jarri nahi dute baratza hori, eta proiektu honetan parte hartzen duten pertsonek baratzea ikasteko tresna bihurtu ahal izango dute, ondoren etxean praktikan jartzeko eta, horrela, produktu freskoen kontsumoa mantentzeko. Gainera, ereindako produktuak etxera eraman ahalko dituzte erabiltzaileek.
Nahi duen edonork eman dezake izena jarduera honetan, pazienteak, senideak eta herritarrak barne. Proiektu honetan parte hartzeko eta horri buruzko informazio gehiago jasotzeko gipuzkoa@contrelcancer.es helbidera email bat bidali edo 943-45 77 22 telefonora deitu behar da.