Fernando Carrok eta Meritxel Solerrek irabazi dute Donostiako maratoi erdia
Fernando Carro eta Meritxell Soler atletek irabazi dute igande honetan jokatu den Donostiako maratoi erdiaren hirugarren edizioa. Bi korrikalariak ziren faboritoak lasterketa irabazteko, eta biek egin dute proba ikusgarri bat. Carro madrildarrak bere marka hoberena eginez, gainera: 1:03:12ko denborarekin.
Carrok, 2022an Espainiako txapeldun izan zenak, Iraitz Arrospide gipuzkoarrari bi minutuko aldea atera dio, eta bost minutukoa hirugarren sailkatua izan den Ander Sagarzazuri.
Emakumeen proba antzekoa izan da, Meritxel Soler kataluniarrak alde nabarmena atera baitie gainontzeko korrikalariei. Soler korrikalari olinpikoa izan da Parisko maratoian, eta Donostiako ibilbideko hiru laurdenak bakar-bakarrik egin ditu. Laura Mendezek bigarren egin du (1: 18.15) eta Sara Benedi aragoiarrak hirugarren (1: 20.24).