Bost urteko kartzela zigorra ezarri diote bikotekidearen alabaren kontra sexu erasoak egin zituen gizonarentzat
Bost urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, bere bikotekidearen 9 urteko alabari sexu erasoa egiteagatik. Bikotekidea lanean ari zen uneetan gertatu ziren sexu erasoak.
Gizonaren kontra hamabi urteko espetxe zigor eskaera zegoen, 16 urteko adingabe baten kontra sexu eraso “jarraitua” egiteagatik. Auzi hori ez denez frogatutzat jo, bost urteko kondena ezarri diote azkenean.
Espetxe zigorraz gain, Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sekzioak bederatzi urtez ezgaitu du gizona adingabeekin harremanetan jartzea dakarren edozein lanbidetarako, eta, aldi berean, debekatu egin dio biktimarengana hurbiltzea eta harekin komunikatzea zortzi urtez.
Gertakariak 2020ko martxoaren 14tik 2021eko martxora bitartean gertatu ziren; gizonak, “bere sexu-nahia asetzeko asmoz”, adingabearen amak harengan “jarritako” konfiantzaz baliatu zen haurra mendean hartzeko. Epailearen testuak argitzen duenez, ekintza horiek egiteko, gizonak “jolas batean jolasten” egotearen “aitzakia” erabili zuen neskatoarekin, eta, ondoren, haien artean “sekretua” gordetzeko eskatu zion.