Lukas Agirreren auziko ustezko estaltzailea bere kabuz joan da epaitegira
Lukas Agirreren hilketaren kasua ikertzen ari den epaitegiak pasa den astean agindu zuen Agirre ustez hil zuten bi gizonak estaltzea leporatuta auzipetuta dagoen emakumea atxilotzeko, baina auzipetua modu boluntarioan azaldu zen epaitegian astelehenean.
Ostiralean egitekoak ziren ahozko saioa, beraz, astelehenean egin zuten, normaltasunez; saioa atzeratzeko arrazoia, hain zuzen ere, emakumea ez agertu izana izan zen. Auzipetu hori behin-behinean aske dago, kautelazko neurriekin, epaiketaren zain.
Lukas Agirre gazte hernaniarra 2022ko Gabon gauean hil zuten, Donostian, labankadaz. Ustezko bi hiltzaileak behin-behineko espetxealdian daude, eta Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatzen du bakoitzarentzat. Ustezko estaltzailearentzat, aldiz, hiru urteko espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak.