Hiru hondartzetako lasterketak marka esanguratsu bat ezarri du
Lehen aldiz, gizon baino emakume gehiago izango dira irteeran.
Igandean, hilaren 13an, 34. Hiru Hondartzen Krosa egingo dute, eta bi marka adierazgarri lortu dituzte. Batetik, inoizko partaidetzarik handiena izango du herri lasterketak. Bestetik, lehen aldia izango da gizon baino emakume gehiagok parte hartzen dutela. Egutegian emakumeen portzentaje handiagoa duen lehen lasterketa mistoa da.
Hamar kilometroko proban, 4.000 korrikalarik baino gehiago parte hartuko dute igandean, eta izenak dioen moduan, hiriko hiru hondartzak zeharkatuko dituzte: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Hain zuzen ere, Ondarretatik abiatuko da lasterketa 10:00etan, eta leku berean bukatuko da.