Indarkeria matxistak nerabeengan duen eragina aztertzeko jardunaldiak egingo dituzte
Azaroaren 5ean, 14ean eta 15ean izango dira hainbat hitzaldi, tailer eta kultur emanaldi.
Donostia Gazteriak, Udaleko Berdintasun sailarekin batera, indarkeria matxistak nerabezaroan lantzeko jardunaldiak antolatu ditu. Aurtengoa VIII. edizioa da eta intersekzionalitatea landuko dute. Eta gai hori lantzeko, aurten ere hainbat ekimen antolatu dituzte: hitzaldiak, tailerrak eta kultur emanaldi bat.
Azaroaren 5ean izango da lehen saioa. Jardunaldiari hasiera Maria Rodo-Zaratek emango dio, Interseccionalidad: desigualdades, lugares y emociones hitzaldiarekin.
Ondoren, Intersekzionalitateak gorpuzten ariketa kolektiboa tailerra izango da, Oihan Martirena eta Blanka Ruizekin. Partaideek “pribilegio zapalkuntza” ardatzean kokatzeko ariketa sinboliko bat egingo dute zapalduen antzerkiaren teknikaren bitartez.
Atsedenaldiaren ostean, bi tailer eskainiko dituzte hizlariek: Intersekzionalitateak eta indarkeria matxistak nerabezaroan: relief maps eta Zapalduen antzerkia: boterea eta gatazkak gazteekin lantzen.
Eta azaroaren 14ean, berriz, hainbat eremutako esperientziak eta baliabideak ezagutuko dituzte gazteek, intersekzionalitate gorpuztuak deitu dioten tailerrean. Horretarako, esperientzia intersekzional gorpuztuak izeneko mahai-ingurua izango dute, honako esperientziekin:
1.- Etnizitateak – SOS arrazakeria
2.- Sexu-aniztasuna – Hiruki Larroxa
3.- Gorputzak: Lodifobia – Emuna Aüka
Azkenik, azaroaren 15ean, Laura Ré eta Danel Galdaerak podcast saio irekia egingo dute Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:00etan