Aurora boreal ikusgarria, Haizearen Orrazian
Ba al zenekiten Donostian ere aurora borealak ikusteko aukera dagoela? Tira, ez da ohiko zerbait, baina bart irudi ikusgarriak utzi zizkigun aurora boreal batek hirian. Jon Xabier Zabala argazkilariak eta IRUTXULOKO HITZAko kolaboratzaileak argazki kamera hartu, eta hemen behean ikus ditzakezuen argazki zoragarriak egiteko aukera izan zuen bart.
Argazkiak egitera joan aurretik, eguraldi iragarpena ondo aztertu zuela azaldu du Zabalak, eta 01:30ean zerua piztu zela adierazi du bere Instagrameko kontuan (@jonxa_). “Amestutako zerbait, egi bihurtuta. Zerua estalita egon arren, minutu gutxitan ireki eta Aurora boreala ikusteko aukera izan dugu! Izugarria!!”, idatzi du argitalpenean. Gozatu irudiez, ez dira ohikoak-eta.