Skate festa, Ramputeneko maldetan
Cruzade etxeak eta Ramputenek antolatuta, The Tournament izeneko skate txapelketa egin dute Martuteneko Ramputene skate parkean. 15:00etan hasi da txapelketa, eta ikusmin handia sortu du, jende asko gerturatu baita skate festa horretaz gozatzera. Ordu luzez arituko dira patinatzen oraindik, 22:00ak arte ariko direlako irristailuetako gurpilak birarazten.
Ondoren, Tricoderma del punk eta Artritis taldeen kontzertuak izango dira.
Ramputene
Euria egiten duen egunetan non patinatu izateko, skatean ibiltzen urteak daramatzan lagun talde batek Ramputene izeneko skate parkea sortu zuen 2019an Martutenen, Barkaiztegi bide gaineko errepidearen azpian. “Donostian ez zegoen egun euritsuetan skatean behar bezala ibiltzeko lekurik, eta itxaroteaz nekaturik, gure kabuz bat sortzea erabaki genuen”. Hitz horiekin azaldu du zion IRUTXULOKO HITZAri Aymar Nietok, Ramputeneko kideak, euren egitasmoaren sorrera. Hemen irakur dezakezue erreportajea osorik.