Amara Berriko eguna ospatuko dute larunbatean
Amara Berriko auzo mahaiak antolatuta, Amara Berri eguna ospatuko dute larunbatean, hilaren 19an. Auzoko elkarteen arteko topaketa izaten da, elkarteek elkar ezagutzeko eta harremanak egiteko asmoz. Era berean, auzotarrek elkarteen eskutik proiektu desberdinen berri izateko aukera dute egun horretan.
Egitarauari 10:30etan emango diote hasiera, Armeria plazan. Aurkezpena egin ostean, goizean, txalaparta saioa, Goratzar abesbatza, Biurrun musika eskolaren saioa, Pablo Zurutuza abeslaria, Bambu Dance dantza akademiako ikasleen saioa, Mongoliako musika eta dantza, Tai Chi erakustaldia, Tor magoaren ikuskizuna eta Amara Berriko euskal dantza taldearen emanaldia izango dira.
Gainera, beste hainbat emanaldi ere izango dira: Soinu Alai trikitixa, Udaleko Txistulari Taldea eta Ikasbideko erraldoi, buruhandi eta dultzaineroak. 14:30ak arte gozatu ahalko da aipaturiko ekitaldiez.