Aniztasunaren aldeko horma irudia egin dute Amara Berriko haurrek
Bukatu dira Amara Berriko Superxagu jaiak, eta, bati baino gehiagori ajea sortzeaz gain, jaiek arrastoa utzi dute auzoan aurten ere. Hain zuzen ere, urteroko legez, auzoko haurrek horma irudi ederra margotu dute, Ferrerias plazako horma batean.
Wohou grafitigile ezagunaren gidaritzapean egin dute horma irudia, aniztasunaren aldeko aldarria eginez: “Auzo bat, mila kolore”, dio lanak. Halaber, auzoko jaietako Superxagu pertsonaia maitatua eta Wohouren izarra ere presente daude.