Donosti Belle Swing jaialdia egingo dute hilaren 25etik 27ra
Lindy Hop, Balboa eta klakearen gisako dantzen 500 zaletuk baino gehiagok hartuko dute parte Donosti Belle Swing jaialdian, urriaren 25etik 27ra. VII. edizio honetan, nazioarteko maila handieneko hamabi irakaslek eskolak emango dituzte asteburu osoan zehar, Kursaalen. Gainera, Hot Swing Sextet eta The Darksiders taldeek, Mr. Patxi Crazy Legs disko jartzailearekin batera, bi kontzertu emango dituzte ostiral eta larunbat gauetan.
Era berean, jende guztiarentzat zabalik egongo diren hainbat jarduera egingo dituzte. Alde. batetik, hilaren 18an, ostirala, aperitibo gisa, aurkezpen bat egingo dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Lindy Hop klase batekin.
Urriaren 25ean, ostirala, 16:00etatik 18:00etara, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, ongietorria egingo diete parte hartzaileei, eta herritarrei irekita egongo den dantza bat egingo dute.
Larunbat goizean, Vermouth and Swing ekitaldian doan parte hartzeko aukera ere izango da, 12:00etatik 14:00etara, Kursaaleko terrazetako batean. Azkenik, igandean, kalejira egingo dute Mogumbo Brass Band taldeak girotuta, Kursaaletik Sagueseraino. Jaialdiari agur esateko, kontzertu eta dantzaldi jendetsu bat izango da Tabakalerako plazan, 17:30etik aurrera.
Ekitaldiaren antolatzailea den Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkarteak herritar oro gonbidatu du kultura afroamerikarretik datozen Lindy Hopa eta horrekin lotutako beste dantza batzuk ezagutzera.