Hiru hondartzetako krosa, iruditan
Giro ederrean igaro da hiru hondartzetako krosa igande honetan. Hamar kilometroko proban, 4.000 korrikalarik baino zerbait gutxiagok parte hartu dute azkenean, eta izenak dioen moduan, hiriko hiru hondartzak zeharkatu dituzte: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola.
Unai Ibarrak irabazi du gizonezkoen txapelketa 31:19 minuturekin, eta Maria Lasak emakumezkoena, 35:19ko denborarekin.
Argazki gehiago www.cross3playas.com helbidean.