Martutene eta Amara Berri arteko errepidea itxita egongo da astearte gauean
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Amara Berriko sarreraren eta Martuteneko biribilgunearen arteko GI-40 errepidearen zatia itxi egingo duela astearte gauean, lanak direla eta. Errepideko instalazioetako “ohiko artapen eta eguneratze” lanak dira, baina instalazio horietako batzuk Zorroagako tunelaren barruan daude, eta horregatik itxi behar dute aipaturiko errepide zatia. Instalazioen artapen eta eguneratze lanen barruan egongo da, besteak beste, mezu aldagarriko panela eguneratzea.
Zehazki, astearteko (hilak 15) 23:00etatik asteazkeneko 05:00etara egingo dute itxiera. 05:00etatik aurrera, lanen berri emateko behin-behineko seinaleak kentzen hasiko dira eta GI-41 errepide osoa irekiko dute, zirkulaziorako. Itxierak irauten duen bitartean, aldundiak gomendatu du Loiolako Erribera pasealekua, Loiolako zeharbidea eta Aintzieta pasealekua erabiltzea.