Bertso saio bat antolatu dute, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren bueltan
Ostegunean, hilaren 17an, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izango da, eta, horren harira, bertso saio bat antolatu dute Donostian Zero Pobreziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak.
Ostiralean (hilak 18) izango da, bertso saio bat antolatu dute Antiguako frontoian, Eskubiderik ez eskuin muturrean lelopean. Maialen Lujanbio eta Unai Agirre arituko dira bertsotan, eta Imanol Artola Felix gai jartzaile lanetan. 19:00etan izango da, doako sarrerarekin.