Trinitate plazak badu bere iturria, azkenean
Plaza bat, aisialdirako, jolaserako, kirolerako edo dena delakorako espazio bat den heinean, ez da ur iturririk gabe ulertzen. Parte Zaharreko Trinitate plazak, ordea, doako aisialdirako auzoko espazio bakanetakoa izanik ere, ez zuen iturririk, orain arte.
Auzoko haur, gazte zein helduek askotan eskatu izan dute plazan iturri bat jartzeko, baina udalak halakorik egiten ez zuela ikusita, Alde Zaharreko Gazte Asanbladak bere kabuz iturri bat jartzea erabaki zuen abuztuan. Handik egun batzuetara desagertu egin zen behin-behineko iturri hori, baina, orain bai, behin betiko iturri bat jarri du udalak plazan.