85 urteko emakume bat erreskatatu dute Donostian, semeak hotel bateko balkoian giltzapetu ostean
Guardia Zibilak 85 urteko emakume bat erreskatatu du, argitu ez duten Donostiako hotel batean hainbat orduz giltzapetuta eduki ostean. Haren semeak giltzapetu zuen emakumea, eta hori egin ostean Burgosera alde egin zuen.
Burgosko Saldaña herrian topatu zuten gizona, modu arraro eta arriskutsuan gidatzen ari zelako bizilagun batek abisua eman ostean. 43 urteko gizonak portaera arraroa zuelakoan, alertak piztu eta haren dokumentazioan amarena topatu zuten.
Informazioa biltzen eta egoera argitzen saiatzeko gizonarekin izandako elkarrizketan, gizonak adierazi omen zuen Donostiatik bidaiatu zuela, amarekin hotel batean ostatu hartuta zegoela eta balkoian bakarrik utzi zuela.
Honela, agenteek Donostiako hotel horrekin harremanetan jarri, eta establezimenduko langileak logelara sartu zirenean, balkoian aurkitu zuten emakumea, atea barrutik itxita. Zenbait ordu eman zituen egoera horretan, baina ez zuen osasun laguntzarik behar izan.