'La rebelión de Santa Clara' erakusketa, Euskal Itsas Museoan ikusgai
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astearen bueltan, La rebelión de Santa Clara erakusketa jarri dute Euskal Itsas Museoan, eta urtarrilaren 5era arte egongo da ikusgai. Donostia Kulturak azaldu duenez, “erakusketa honen bidez, La rebelión de Santa Clara historia eroan murgiltzeko aukera izango da, Josean Olabe ilustratzaile eta gidoilariaren azken komikian”.
Caracaseko Errege Konpainiaren historiari buruzkoa da komikia: “Enpresa honek kakaoaren merkataritzaren monopolioa izan zuen hainbat hamarkadatan, horren ondorioz etsai ugari izan zituen; beraz, mendeku bila dabilen madarikazio misteriotsu baten bidez, artistak egundaino eramango du konpainia. Olabek, eszenatoki gisa, lanperna erraldoiek erasotako Donostia distopiko bat azaltzen digu”, azaldu dute antolatzaileek.
Sarrera doakoa izango da, eta, hilaren 23an, 18:00etan, bisita gidatua egingo dute Josean Olaberekin.