Noria azaroaren erdialdean itzuliko da Alderdi Ederrera

Gabonei begira lanean ari da Donostia Sustapena, eta azken urteotako pizgarrietako bat bihurtu den Alderdi Ederreko noriaren inguruko informazioa jakinarazi du prentsaren bidez. Ondo bidean, azaroaren 6an hasiko dira muntatzen, eta azaroaren 15etik 2025eko otsailaren 2ra arte egongo da erabilgarri.
Noriaren modeloa iazkoaren berdina da. 32 metroko altuera izango du, eta 24 kabina izango ditu. Bakoitzak sei lagunentzako lekua izango du. Sarrerak, berriz, 6 euroko prezioa izango du, eta erdia ordaindu ahal izango da astelehenetan.
Pasa den Gabonetan 88.000 txartel saldu zituen noriak, eta orain arteko errekorra ezarri zuen.