Musika akonpainamenduak egingo dituzten Polloen, Santu Guztien Egunean
Polloe, Altza eta Igeldoko udal hilerriek milaka pertsona hartuko dituzte datorren ostiralean, azaroak 1, Santu Guztien eguna dela eta. Ordutegiari dagokionez, 08:00etatik 19:00etara egongo dira hilerriak zabalik, eta Polloeko horma hilobien eremua, berriz, 08:00etatik 18:00etara. Gainera, landareak eta loreak erostea ahalbidetzeko, Santu Guztien egunera arte, baimenduta dago salmenta postu batzuk jartzea hilerriaren inguruan.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Dbusen honako autobusak erabil daitezke hilerrietara joateko: Polloerako 9, 24, 27, 41 eta 42 autobus lineak; Altzarako, 13, 24, 27, 31 eta 38 lineak eta Igeldorako 16. linea.
Kultur jarduerak
Heriotzari bizia ematen: Heriotza garrantzitsua delako jaialdiaren V. edizioa dela eta, azaroaren 1ean, 12:00etatik 14:00etara, musika akonpainamendu laburrak egingo dituzte Polloen. Ixiltasunak afinatzen jarduera, Bidegin Gipuzkoako dolu laguntzarako elkarteak antolatzen du, Udaletxeko Osasun sustapena atalaren eta Donostia Lagunkoiaren laguntzarekin.
Jarduera honen helburu nagusia da hildakoen memoria gogoratzea eta egun hauetan hilerrira doazenei musikaz laguntzea. Horrez gain, meza bat egingo dute Domu Santuen eguna dela eta, azaroaren 1ean, Polloeko kaperan, 11:30etan. Biharamunean, azaroaren 2an, Hildakoen Egunean, meza ospatuko dute Altzako hilerrian, 12:00etan, beilatokiaren ondoan.
Gainera, azaroaren 2an, 18:45ean, Polloeko Sekretuak-Arimen Eguneko irteera berezia gaueko ibilaldia egingo dute. Ibilaldi kultural horrek egun berezi hauetako tradizioak jorratuko ditu. Informazio gehiago eta erreserbak ohmywalk.com webgunean egin daitezke.