Clara Azurmendik brontzezko domina eskuratu du Herbeheretako Irekian
Brontzezko dominarekin itzuli da Clara Azurmendi donostiarra Herbeheretako Irekitik. Larunbatean lortu zuen, finalerdietara sailkatu eta galdu arren. Kisona Selvaduray malaysiarraren aurka aritu zen, eta gertu izan zuen finala. Izan ere, lehen jokoa irabazi zuen. Ordea, beste bietan ez zuen gauza bera lortu (23-21, 11-21 eta 15-21).
Final-laurdenetan Frederikke Østergaard danimarkarra hartu zuen mendean (12-21, 21-16 eta 21-14). Aurretik, Azurmendik 21-19 eta 21-10 irabazi zion Azkya Aliefa Ruhanda suitzarrari 32 onenen kanporaketan, eta Leona Lee ingelesari 21-12 eta 21-7 16 onenen kanporaketan.