Loiolako kuartelen lursailean soilik babesturiko etxebizitzen gutxienekoa eraiki ahal izango da
Udal gobernuak aitortu du eraikitzea aurreikusten diren etxeen %40 izango direla babes ofizialekoak.
Donostia tentsio handiko eremu izendatzeko txostenen prozedurak Loiolako kuartelen salerosketaren inguruko informazio bat azaleratu du. EH Bilduk jakinarazi duenez, Loiolako lursail horretan soilik babesturiko etxebizitzen gutxienekoa —%40— eraiki ahal izango dela.
Udal taldearen arabera, horrek lotura zuzena du kuartelen lursailarengatik ordainduko den diruarekin –73,3 milioi euro—. Salerosketa garestia izango denez, udal gobernuak aitortu du babes ofizialeko etxeak gutxienekoak izango direla; legeak ezarritakoak.
Horrekin batera, udalak adierazi du salerosketarekin Espainiako Defentsa Ministerioaren “helburu bakarra” lursailen “errentagarritasuna eta aprobetxamendua maximizatzea” dela. Alegia, irabazi ekonomikoa lehenetsi dutela, Donostiak duen etxebizitza arazoari erreparatu gabe.