Mugimendu antiespezistak elkarretaratzea egingo du azaroaren 1ean
Nor mugimendu antiespezistak elkarretaratzea egingo du azaroaren 1ean Donostian, Animaliak giltzatuz gero erresistentzia espero lelopean. Animaliek jasaten duten zapalkuntza ikusgai egin nahi dute, eta Aquarium parean elkartuko dira, 12:00etan.
Nor-en hitzetan, “itsasoa bizileku duen norbaitek, ez luke urezko kaiola honetan bizi beharko. Arraiek sentitzeko gaitasuna eta interes propioak dituzte. Aldiz, urezko kaiola, urrezko kaiola ere bilakatu da enpresa ustiatzailearentzat. Donostiako ikurretako bat bilakatu dute Aquariuma, turistek Donostia itotzen jarraitzeko tresna. Beti gailentzen den interesa beti berdina baita, etekinarena”.
Gainera, “elkar saretzeko” helburuarekin, 12:00etan hasiko den elkarretaratzearen ondotik bazkaria egingo dute Donostian. Izen emateko epea zabalik dago info@nor.eus helbide elektronikora idatzita.