Garagardo azoka antolatu dute aurten ere Egian
Iaz berreskuratu ostean, bigarren urtez jarraian, bueltan da Garagardotegia Egiako garagardo azoka. Hainbat urtez, Egia Bizirik auzo elkarteak eta Egia Eskubaloia klubak antolatu zuten azoka, eta, etenaldi baten ostean, Egialai euskal pilota elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa iaz.
Lau egunez disfrutatu ahalko da hainbat garagardo motaz eta jaki goxoez, ostegunetik (hilak 31) igandera (azaroak 3). Horrez gain, egitarau zabala prestatu dute: besteak beste, Ekomek, Rock Kam Broomek eta Andoni Oilokiegik joko dute; zeinu poteoa egingo dute ostegun arratsaldean eta bertso bazkaria ostiral eguerdian. Bestalde, sukaldea bazkaltzeko zein afaltzeko egongo da irekita ostiralean eta larunbatean eta afaltzeko ostegunean. Behean ikus dezakezue egitarau osoa.