Azaro Kulturala egingo dute Ikasbide kultur elkartean
Azaro Kulturala antolatu du Ikasbide kultur elkarteak, eta hitzaldiak eta bertso afari bat egingo dituzte. Jarduera guztiak elkartearen egoitzan egingo dira, Isabel II.aren etorbideko 15. zenbakian. Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira.
Lehenengoa, azaroaren 7an izango da, ostegunez. Lander Garro idazleak Vulnerable Tryptich hitzaldia eskainiko du egun horretan. Azaroaren 14an izango da bigarrena, eta Elena Ramirez Bizilagunekin plataformako kideak honako hitzaldia eskainiko du: Amara Berrin ere badago turistifikaziorik?. Hitzaldiekin amaitzeko, azaroaren 21ean, Cristina Gaminde barne medikuntzako medikuak Nola bizi eta nola hil, zure erabakia. Zainketa aringarriak eta eutanasia hitzaldia eskainiko du.
Azaro Kulturalarekin amaitzeko, azaroaren 30ean, larunbata, 20:30ean, bertso afaria egingo dute. Joanes Illarregi eta Maddalen Arzallus bertsolariak arituko dira bertsotan.