Goiatz Labandibar, Mario Calabresi eta Xabier eta Martin Etxeberria, aurtengo Zilarrezko Euskadi Sariak
Aurtengo Zilarrezko Euskadi Sariak banatu dituzte gaur Donostian, Elkar liburu dendan. Euskarazko saria Goiatz Labandibar idazleari eman diote, Zoo liburuagatik (Elkar argitaletxea). Gaztelaniazko saria, berriz, Mario Calabresik eskuratu du, Salir de la noche liburuagatik (Libros del Asteroide). Azkenik, Xabier Etxeberriaren eta Martin Etxeberriaren Artxipielagoa komikiak (Elkar argitaletxea) eskuratu du komiki onenaren saria.
Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak urtero ematen ditu sari hauek. Aukeraketa Gipuzkoako liburu dendek bidalitako proposamenen arabera egiten da. Horrela, liburu saltzaileen hautatzeko eta gomendatzeko lana aitortzea da helburua.
Aurtengo lan sarituak
Zoo, Goiatz Labandibar (Oiartzun, 1985). Liburu Denden Elkarteak idazlearen idazkera arina eta hurbila nabarmendu du. “Prosa errealista eta eraginkorra da, eta narrazio teknika desberdinak konbinatzen ditu, egungo gizartearen kosmos propioa eta freskoa ironiaz marrazteko erabiltzen dituenak”, azaldu du epaimahaiak. Zoo kanpinen soziologia dibertigarria da, fenomeno soziologikohandi gisa, animalien eta gizakiaren zooen arteko paralelismoaren bidez.
Salir de la noche: historia de mi familia y de otras víctimas del terrorismo, Mario Calabresi (Milan, 1970). Elkarteak lana saritu du bere “kalitate literarioa” azpimarratuz, “eleberriaren eta autobiografiaren, testigantzaren eta ikerketaren arteko erdibidean” dagoen lana, kazetaritza eta narratiba sinpleki, hurbiltasunez eta argitasunez idatzia. “Bereziki, bere obran 1970eko hamarkadako berunezko urteetan indarkeriak eta terrorismoak kolpatutako Italiaren tragedia pertsonal eta familiarrari eta egoera soziopolitikoari heltzeko ausardiagatik ere”, nabarmendu dute.
Artxipelagoa. Gremioak Zilarrezko Euskadi Saria eman die Xabier eta Martin Etxeberriari (gidoia), Alex Sanviri (ilustrazioak) eta Sergio Sedyasari (kolorea) Elkar argitaletxeak argitaratutako Artxipelagoa lanagatik. Lan honi balioa ematen zaio “euskarazko euskal komikiaren kalitatearen erakusgarri” gisa, eta bereziki Artxipelagoa bezalako proiektu batean, soinu proiektu bat paperezko komikira egokitzearen emaitza baita. 2021ean, EITB Podkast plataforman estreinatu zuten, eta hiru denboraldiren buruan, euskaraz gehien entzuten zen podcast-a bihurtu zen.