Emakume idazleen mundu bat, San Telmo museoan
Azaroaren 6an eta 7an egingo dira San Telmo museoan Emakume idazleen mundu bat, 36. Nazioarteko literatura topaketak. Donostia Kulturak antolatu eta Luisa Etxenikek koordinatzen duen zikloan Nathacha Appanah eta Maria Belmonte egileek hartuko dute parte. Bi ekitaldiak 19:00etan hasiko dira, eta sarbidea librea izango da jarleku guztiak bete arte.
Hilaren 6, asteazkena, izango da Nathacha Appanah (Mauricio uhartea, 1973) idazlearen saioa. Luisa Etxenike arituko da moderatzaile lanetan. Appanah-ek 2003an argitaratu zuen Les Rochers de Poussière d ‘Or lehen eleberria. Besteak beste, Dernier Frère (2007), Tropique de la violence (2016) eta Rien ne t’appartient (2021) liburuen egilea ere bada.
Azaroaren 7an, osteguna, Maria Belmonte (Bilbo, 1953) idazlea Slawka Grabowskarekin arituko da solasean. Belmontek historia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Antropologia Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Hainbat literatur aldizkaritan eta prentsa idatzian kolaboratzen du. Egile gisa, Peregrinos de la belleza. Viajeros por Italia y Grecia (2015), Los senderos del mar. Un viaje a pie (2017), En tierra de Dioniso (2021) eta El murmullo del agua, Fuentes, jardines y divinidades acuáticas (2024) liburuak argitaratu ditu.