Kopak itxaron beharko du
Realaren eta Joveren arteko partida atzeratu dute, tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiarengatik.
Espainiako Kopa abiatu den arren, partida batzuk bertan behera geratu dira denboraleak Mediterraneo mendebaldean gogor ostean. Realak gaur jokatu behar zuen lehen kanporaketa Alacanten, Jove Español de San Vicente taldearen aurka. Ordea, atzeratu behar izan dute aipaturiko arrazoiarengatik. Oraindik ez dute argitu zein izango den data berria.