Valentziako kalteei aurre egiteko janari eta produktu bilketa egingo dute Anoetan, astelehenetik ostiralera

Realak bat egin du Valentzian uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko janari eta produktu bilketa solidarioarekin, eta Anoetan material hori biltzeko gune bat egokitu du. Hain zuzen ere, 17. atean ari dira bilketa solidarioa egiten larunbatetik, eta ostiralera bitarte, nahi duenak bere ekarpena egiteko aukera izango du, 10:00etatik 18:00etara.
Elikagai ez-galkorrak, haurrentzako esnea eta elikadura, pixoihalak, botilako ura, toallatxo hezeak, higiene pertsonaleko produktuak, maskotentzako elikagaiak eta kartoizko kutxak bilduko dituzte.
Asteburuan, Donostiako beste puntu batean ere aritu dira bilketa solidarioa egiten. Hain zuzen ere, larunbatean eta igandean, Egiako Mandasko Dukea kaleko Confort & Co dendan jaso dituzte Valentzian behar dituzten produktuak.