Eztizen Artolak 'Gurpilak' liburua aurkeztuko du Marruman
Liburu aurkezpen bat antolatu dute aste honetarako Groseko Marruma tabernan: Eztizen Artola Iturrateren Gurpilak (Txalaparta, 2024) lanarena. Hilaren 7an izango da, 19:00etan, eta Artola bera bertan izango da, liburuaren nondik norakoak azaltzeko.
Bilbotarraren lehenengo eleberria da Gurpilak, eta ume motxiladun baten bizipenak jaso ditu; denboran luzatutako sakabanaketan murgildu, eta orain arte literaturan kontatu gabeko espazio bati hitzak jarri dizkio. 1999an jaioa, Haur Hezkuntzan graduatua da Artola eta modu aktiboan dabil herri mugimenduan.